Sexu-aniztasunaren alde!

EDUSEX 2021 - Gernika
Sexu-aniztasuna eta giza eskubideak

Antolatzailea

Babesleak

Jardunaldia

2021eko abenduak 3

GERNIKA

ASTRA eraikina


Helburuak
  • Maskulinitate hegemonikoa kolakan jartzea.
  • Maskulinotasun enpatikoa eta feminista sustatzea.

 

Laguntzailea

ASTRA KOORDINADORA
info@astragernika.net

Iparragirre Kalea, 22 - 48300 - Gernika

Euskara hutsean (en euskera) (sin traducción)

2021eko abenduak 3 - ostirala

17:00 Irekiera eta akreditazioak

17:25 – 17:30 aurkezpena.


17:30 – 20:00 Hitzaldia + Mahai-ingurua.

MASKULINITATE BERRI(ztu)AK: autorreferentzia kolokan.

Ponentzia: N. Ageitos.
Mahai-ingurua:
N. Ageitos + M. Oribe. + Eneko Garcia, «Abina» (trabesti aktibista).

Norma Ageitos Urain.

Soziologiako lizentziaduna, esku-hartze psikosozialeko teknikaria eta berdintasun-teknikaria. Sexologiako Masterreko ikasketak egin nituen INCISEXen (Instituto de Ciencias Sexológicas de Madrid). Esperientzia handia sexu-hezkuntzaren arloan, eta esku-hartzeak berdintasunean oinarrituta, adingabeekin eta helduekin, hezkuntza formaleko eta ez-formaleko testuinguruetan. Esku-hartze psikosozialari buruzko masterra egin nuenetik maskulinitatea lantzeko guneak landu izan ditut, bereziki gazteekin.
ESCUELA SEXOLÓGICA edo Sexu-eskola 2017an jaio zenetik profesionalei nahiz banakoei sexualitatea hobeto ulertzeko formakuntzak eskaintzeko proiektua izan da. Sexu-hezitzaile izateko ikasturte osoko formakuntzaz gain hain arruntak ez diren sexualitate eta erotikei buruzko formakuntza laburrak ere eskaintzen dituzte. Sexologia sustantiboa oinarri hartuta aniztasuna ikasgai izanik, ez ikasgaiaren atal bat.

Mikel Oribe Galdona.

Sexu-hezkuntzan espezializatutako sexologoa naiz (INCISEX) eta tratu txarretan eta genero-indarkerian unibertsitate aditua (UNED). Bizigay elkarteko presidentea eta Euskal LGTB+ Behatokia federazioko presidenteordea. Prestakuntza sexologikoa ematen dut ikastetxeetan 2007tik lehen eta goi mailako ikasleei, familiei eta irakasleei. Maskulinitate berrien taldeak dinamizatzen ditut, gehienbat gizon etorkinekin, Munduko Medikuak Euskadi GKEarekin lankidetzan.
BIZIGAY irabazi-asmorik gabeko elkartea da, eta aniztasunaren eta sexu-askatasunaren alde lan egiten du 2003tik. Eskola-eremuko hezkuntza-arloko esku-hartzean espezializatua, sexu-aniztasuneko programa pedagogikoak diseinatuz eta ezarriz.

20:00 – 20:30 Atsedenaldia

 

20:30 – 21:30 Show (en castellano)

ALBINA STARDUST + DONATELLA MANÍ

Transformismo musical

Egun
Ordu
EPEA ITXITA

Kontaktatu

605 724 839

info@bizigay.eus